Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Gramofonoa 01×02 – ultraeskuinaren estrategiak, gure komertzioak eta Internet, Enpresapp-ak, Datorren legeak, Googleren afinitate algoritmoa

Saio honetan, ultraeskuinak sarean darabiltzan estrategiak, gure komertzioak garai berrietan dituzten arazoak, Enpresapp berriek sortzen duten prekarizazioa, Etorkizunaren ikerketei lotutako Datorren legeak eta Google-ren afinitate…

Saio honetan, ultraeskuinak sarean darabiltzan estrategiak, gure komertzioak garai berrietan dituzten arazoak, Enpresapp berriek sortzen duten prekarizazioa, Etorkizunaren ikerketei lotutako Datorren legeak eta Google-ren afinitate algoritmoari buruz aritzen gara.

Irudia: https://pixabay.com/en/fantasy-sci-fi-scifi-futuristic-2515940/

Fondoko musika: https://hatxe.bandcamp.com/ (Hatxe – Astoazkena Oscarrekin)

Itxiera musika: https://pelax.bandcamp.com/album/cowboys-orchestra-saioak ( Pelax – Gauza guztien Gainetik)

Oharra: saioa beste irratietan, webguneetan edo zerbitzuetan erabili nahi baduzu, lasai erabili, librea da eta, baina asko gustatuko litzaiguke jakitea non entzuten den.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude