Tala al Jumaily 2013an batu zen Estatu Islamikora. Mundu mailako beste gaztn askoren antzera, nazio musulman “puruaren” ideiak erakarri egin zuen. Al Jumaily gazte arrunt bat zen, piska bat isila eta lotsatia, baina eguneroko bizitzari eusten ziona: lana, lagunak eta bizitza soziala. Siriara eta Irakera bidaiatu eta ISIS taldera batu zenean, ordea, zeharo aldatu zen. Jennifer Wenisch, Al Jumailyren emaztea ohia, alemaniarra da eta Faluyiako estatu islamikoaren polizian lan egiten zuen. 2014ko abuztuan, Estatu Islamikoko miliziek Irak iparraldeko lurralde kurduko Xengal eskualdea hartu zuten eta yazidiak akabatzen hasi ziren . Jihadistek “fedegabetzat” jotzen zituzten, haien erlijioa sinkretikoa delako, alegia, doktrina eta kultura anitzak batzen dituelako. Gizon asko hil egin zituzten eta emakumeak bahitu.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.