Gazte bizitza baten
Erpinak edo ertzak
Ukitzea zail da ta
Nola elkartu piezak?
Hausnarketa saiakera
Egin nahiean behintzat
Nola lana eman didan
Gai bat eduki ezak
Bertsoak jarri ditut
Niretik ta niretzat
Nahi duenak har ditzala
Bere buruarentzat
Sustoa hartu ohi da
Kolpez handitzearren
Denbora pasatzeak
Nola hori dakarren
Adin muga bilakatu
Ahala hogeigarren
Mundua jateko pronto
haren kanpo ta barren
Dena bizi nahi duzu
Hobekien, azkarren
Hori nola egin inork
Erran ez dizun arren
🎧 Entzun podcasta
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.