Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Egunkariarekin gosaltzen

Atsegin dut egunkaria irakurtzen gosaltzea. Asteburuetarako dudan gutizia da. Egunkaria hobe paperezkoa. Kafea hartuz pasatzen ditut orrialdeak. New Yorken ere egiten dut, The New York Times-era harpidetu ginen eta larunbat eta igandetan jasotzen dugu etxean. Aste barruan digitala hobe, azkar behatzeko. Baina asteburuetan denbora geratu egin gura izaten dut, umeak lo dauden bitartean, momentutxo hori hartu, niretzat. Covid-aren krisia hasi zenetik beheko atarian uzten dute alea, eta ez gure etxeko atean lehen bezala, goizean goiz, eskailerak jaitsi eta jaso egiten dut. Kafe beroa eta orriak pasatzera.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude