Kategoriak
Dunbala

Diskoen azalak, Raitx eta Danele Sarriugarte

Dunbala podcastaren bosgarren saioan, azken bi asteetan argitaratutako zenbait kantu berri aipatzeaz gain, diskoen azalak hartu dituzte hizpide Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Horretarako helduleku, Xabier Gantzarainek BADOKeko ‘Azaletik’ atalean idatzitako artikuluak izan dituzte. Horrez gain, Rakel Arenaza elkarrizketatu dute, Raitx proiektuaren lehen diskoaz solasteko, eta Danele Sarriugarte idazleak musikarekin duen harremanaz hitz egin digu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude