#25.- Juan G. Andres eta Barruan Gaude-ren ahizpa bikia

Martxan da berriz ere Barruan Gaude podcasta. Berritasunekin gatoz gainera, izan ere, EiTB Podkast plataforman ekoitziko ditugu gure atalak hemendik Aurrera. Eta hori gutxi balitz Barruan Gaude-k gazteleraz egingo den ahizpa bikia izango du: Estamos Dentro. Berau gidatuko duen Juan G. Andres kazetariaren etxean sartu gara denboraldi berria hasteko asmotan. Erredakzioak mehar-mehar, erdi hutsik, dauden garaiotan kazetaritza ogibide duin bihurtzeko abilezia du Andresek. Hainbat hedabidetan idatzi izan du eta Zinemaldian lanean aritzeaz gainera audiogintzan ere sartu da buru belarri. Jarri kaskoak eta entzun!
 
🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

S3-E12 – Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak (II)

(Bigarren zatia)

Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko?Galdera horrek erantzun mordo bat izan ditzake. Baina lehenik eta behin komeni da aipatzea, noski, ikasketaren ebidentziaren gaia konplexua dela, normalean ebaluazioari lotuta dagoelako. Eta, ez dago esan beharrik: gaia korapilatsua izan daiteke. Ez da 10 minutuan hitz egitekoa, baina 10 minutuan bai eman ditzakegu ideia batzuk, ohiko azterketa alde batera uzteko edo, behinik behin, beste metodo batzuekin konbinatzeko.

Jarri kaskoak eta entzun!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

S3-E11 – Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak

S3-E10 – Ikasleen arteko elkarlana ingurune digitalean

Aurrez aurreko irakaskuntzatik digitalera trantsizioa nola egin azaldu dugu aurreko kapituluetan. Saio honetan, berriz, ingurune digital batean ikasleen arteko elkarlanerako oinarriak nola jarri azaldu eta talde lana gauzatzeko tresnak aurkeztuko dizkizu Maite Goñik.

Talde lana hamaika helburu edo bide ezberdinetatik egin daiteke eta aukera bakoitzari doitutako tresna eta aplikazioak ekarriko ditugu gaurkoan.

Jarri kaskoak eta entzun

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

S3-E9 – Jarduera interaktiboak sortzeko tresnak

Kaixo, entzule! Askotan galdetzen didazu ea zein aplikazio dauden jarduera digitalak prestatzeko ikasleentzat. Gaurko saioan hainbat erreferentzia emango ditugu eta horiekin zer egin daitekeen aipatuko dugu.

Itxialdian irakasle askok zailtasunak izan dituzte jarduerak bidaltzean ikasleei. Batzuetan PDF moduan bidali dizkiete eta ikasleek inprimatu, bete eta argazkia bidali dute bueltan. Gaur horren alternatiba interaktiboak aipatuko ditugu.

Jarri kaskoak eta entzun!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

S3-E8 – Ikasleekin elkarreragiteko moduak

Aurrekoan, saio sinkronoei buruz hitz egin genuen eta garbi geratu zen “errealitate berri” honetan, ezinbestekoa izango dela saio horiek ondo kudeatzen jakitea, tresna egokiak erabiltzea… Ba, hari horretatik tira eginez, gaur, saio sinkronoetan ikasleen partaidetza  areagotzeko eta sustatzeko hainbat estrategia eta tresna ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñirekin.

Jarri kaskoak eta entzun!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

#24 – Joxe Mari Agirretxe – Irriaren militantea

Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?

Jarri kaskoak eta entzun!
Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

S3-E7 – Urruneko ikaskuntzan aurrez aurre egoteko moduez

Hementxe gaude, gaur ere prest aurrez aurreko irakaskuntzatik urrunekora edo mistora urrats bat areago emateko. Orain arte urrats hauek landu ditugu:

Plataforma edo LMS bat hautatzea

Plataforma horietan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko moduak eta tresnak

Sekuentzia didaktiko horiek aberasteko estrategia ezberdinak izango ditugu hizpide: nola grabatu geure azalpenak eta haiei galderak nola erantsi, ikasleek ikusi/ulertu izanaren jarraipena egiteko.

Zer landuko dugu gaur? Ba, gaur une sinkronoetarako plataforma bat hautatuko dugu.

Jarri kaskoak eta entzun!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

S3-E6 – Bideo azalpenak eta ulermenaren neurtzea

Azken saioetan aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara. Horrela, saio batean LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Hurrengoan, plataforma horien barruan ikasleentzat sekuentzia didaktikoak eskuragarri ipintzeko tresnak ezagutzeko aukera izan genuen. Gaur hirugarren pausoa emango dugu. Prest?

Jarri kaskoak eta entzun!

Baliabideak:

https://screencast-o-matic.com/

https://www.loom.com/

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

S3-E5 – Ikaskuntza baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak

Aurrez aurreko irakaskuntzatik urruneko irakaskuntzara edo birtualera jauzia emateko urratsak lantzen ari gara eta aurreko saioan LMS edo plataformei buruz hitz egin genuen. Saio honetan, berriz, baliabideak eskuragarri jartzeko tresnak ezagutuko ditugu. 10 minututan, Maite Goñik gidatuta.