Podcast honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren – edo Itzulia Basque Country esan behar dugu? – podcasta grabatu dute. Aurtengo berrikuntza guztiez aritu dira, baita Itzuliaren webgune ofizial berriaren inguruan ezin bestean. Baina garrantzitsuena lehiaketari eta kinielari berari egiten dioten errepasoa da.
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.