#09.- Eneko Sagardoy: Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia

Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoy-k (Durango, 1994) elkarrizketa hau egin diogunean. HBO ekoizten ari den ‘Patria’ telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian. Ez da gutxiagorako, izan ere, ‘Handia’ filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta keinuak arretaz begiratzea, pertsonaia berrien osagaien bila. Kontuz, pantailan erraldoia badirudi ere, aurrez aurre askoz ere handiagoa da. 
 
🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

S1-E9 – Natibo digitalen belaunaldia eta alfabetizazio mediatikoa

Mark Prensky hezkuntza guruak 2001ean esan zuen belaunaldi berriak, 1984 urtetik aurrera jaioak, natibo digitalak direla eta immigrante digitalok ez ditugun gaitasunak dituztela teknologiari dagokionean. Baina askoz ere konplexuagoa da gaia, izan ere, ikerketa askoren arabera gauza bat da teknologiekiko dugun lotura eta abildadea, eta beste bat bertako edukiak eta hizkuntza interpretatzeko dugun gaitasun kritikoa. Alfabetizazio mediatikoaz hitz egingo dugu gaur, 10 minututan.

Erreferentziak:
Mark Prensky – Digital Natives.
EiTBren dekalogoa.
http://labur.eus/iturriakegiaztatu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

#8 – Imanol Agirre Illarramendi – Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta

Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur gunea izatera. Imanol Agirre semeak zabaldu dizkigu etxeko ateak, Garoakoak alegia. Sartu nahi?

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#08.- Imanol Agirre Illarramendi: Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta

Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur gunea izatera. Imanol Agirre semeak zabaldu dizkigu etxeko ateak, Garoa-koak alegia. Sartu nahi?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

S1-E8 – Neurozientzia, hezkuntzaren giltza

Saio hau irakasleentzat bezainbeste izan liteke ikasleentzat. Selektibitatea datorkizuenontzat, zein, karreran zabiltzatenontzat. Nola memorizatzen ditugu edukiak, nola ikasten dugu? Zer prozesu ematen dira gure burmuinean? Ba al da aholku onik ikasketa prozesua errazteko? Argi dago neurozientziak azken hamarkadetan egin dituen aurrerapenek asko lagun dezaketela hezkuntza ulertzen, eta galdera zaharrei erantzun berriak emateko orduan. Honetaz guztiaz gako batzuk emango dizkizu Maite Goñik 10 minututan.

Erreferentziak:
Sandra Van Aalderen – Teachers, know your brain!

Zerekin geldituko gara?
Quizlet (Android edo iOS)

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

#7 – Banpiroak, Morante de la Puebla eta basurdearen hozkada – Begoña Del Teso

Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu jada, baina, ez du grabagailurik erabiltzen. Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: “Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait”, dio. Aitzitik, bandera errepublikarra dauka etxeko korridorean eta ezkertiartzat du bere burua. Bere etxean sartzea Tim Burtonen pelikula batera sartzea bezalakoa da. Sartu nahi?

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#07.- Begoña Del Teso: Banpiroak, Morante de la Puebla basurdearen hozkada

Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu , baina, ez du grabagailurik erabiltzen. Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: “Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait”, dio. Aitzitik, bandera errepublikarra dauka etxeko korridorean eta ezkertiartzat du bere burua. Bere etxean sartzea Tim Burtonen pelikula batera sartzea bezalakoa da. Sartu nahi?
 
🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

S1-E7 – Errealitate birtuala eta errealitate areagotua ikasgelara?

Azken tendentzietarik iraultzaileentarikoak dira errealitate birtuala eta errealitate areagotua. Esparru guztietan izango dute eragina, baita hezkuntzan ere. Posible izango da Egiptoko piramideen oinean jartzea edo molekula baten barrura sartzea, halako baliabideekin. Teknologia berri hauen etorrerak nola eragingo dio ikasgelari eta hezkuntza prozesuari? Maite Goñik azalduko dizu 10 minututan.

Erreferentziak:
Alex Faaborg (Google) – Designing for virtual reality and the impact on education
Florian Radke – How Augmented Reality Will Change Education Completely
Layar https://www.layar.com/
Aurasma, orain, HP Reveal https://www.hpreveal.com/

Zerekin geldituko gara?
Google Expeditions

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

#6 – Irudien absolutismoaren aurka – Iratxe Fresneda

Irudiak, argia eta kontaerak ditu aztergai Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) EHUko irakasleak. Ikusentzunezkoak ikertzen ditu. Lars Von Trier zinemagilearen lanetan agertzen diren emakumeen estereotipoak aztertu zituen bere doktore tesian. Danimarkarrak eraman du, nolabait, iparraldeko herrialdeetan ekoizten diren lanen lorratzera, eta hortik ekarri du Lurralde hotzak (Cold Lands) bere azken zinta. Youtube ez zaio gehiegi interesatzen, eta irudien absolutismoaren aurkako borroka egiten du bere. Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta te kikara bat eskaini. Dastatu nahi?

Erreferentziak:
Lurralde Hotzak trailerra

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

S1-E6 – Mugikorra ikasketa tresna bihurtzeko app didaktikoak

Hamaika dira Google Play Store app plataforman edo Apple etxearen App Store-an topatu ditzakezun app didaktikoak. Zure mugikorra ikasketarako tresna eraginkor bilaka dezaketenak. Baina zer aplikazio da egokia? Zein gomendagarria? Nora jo dezakegu aholku bila? Maite Goñik azalduko dizu 10 minututan.

Erreferentziak:
SmartPrivial – Pribatutasuna eta sareko identitate digitala lantzeko tribiala. (Android hemen, Iphone hemen.)
Soundtrap – Musika editatzeko eta sortzeko aplikazioa (Android hemen, Iphone hemen)

Toolboxhttp://toolbox.mobileworldcapital.com/