“Boterea lokatzetan”. Baziren behin bi arrai gazte, pasieran zebiltzala arrai zaharrago batekin topo egin zutenak, bat-batean. Azken horrek, diosala egin eta esan zien:
-Egun on, mutilak! Nolako ura dugu gaur?
Arrai gazteek igerian segitu zuten, euretako batek besteari begiratu eta galdera egin zion arte:
-Aizak, zer demontre duk ura?
Arrainak uretan nola, hala bizi gara gu, botere harremanen eta borroken artean igeri.
Gidaritza, Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek.
Elkarrizketatuak, Jule Goikoetxea, Itziar Ituño eta Uxue Barkos.
Sinadura, Maialen Berasategik.
‘Ai gure juaneteak’, Itziar Diez de Ultzurrunek.
Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek: Paquita la del Barrio, Anari, Patti Smith eta Merina Gris.
Sintonia, Mursegok, Lourdes Iriondoren ‘Hala ere’ kantua birbisitatuz.
Soinu errealizazioa, Joxe Alkainek.
🎧 Entzun podcasta
Lokatza: Pentsamendu feministan narrasean, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa eta Lorea Agirre sortzaileek gidatuta.