Gaur etxea Burlatan badu ere, bihar Donostian izango du. Edo batek daki Euskal Herriko zein herritan. Mobilhome batean bizi da, eta zaila da asmatzen bertan nola kabitzen zaizkion bere amets eta proiektu guztiak. Haur motxiladuna izan zen, baina, motxila soinean darama harrotasunez.
Kukai dantza taldeko partaide da, aktorea ere bai, besteak beste, “Irabazi arte” telesailean eta Gure Zirkuan akrobaziak egiten ditu oihal luze batetik zintzilik. Bere karabanako ateak zabaldu dizkigu.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.