Arrakalak horma lodiari

Espetxeari eta bertan preso dauden emakumeei buruz arituko gara laugarren saioan. Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruiz ikerlariek argitaratu berri duten ‘Argi izpiak txarrantxen artean’ liburua aurkeztuko digute. Espetxe sistema azaldu, eta barruan preso diren emakumeen eguneroko praktika erresistenteei buruz hitz egingo dute. Eta, mugak hautsiz, Itziar Moreno euskal presoak elkarrizketa eskaini digu Roanneko espetxetik, Roazhongora lekualdatu aurreko egunetan. Edurne Begiristain BERRIAko kazetariak emango dio amaiera saioari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Errimak eta errenak

Berria FMren hirugarren saioan bertsolaritzaz arituko gara. Ikuspegi feministaz helduko diogu gaiari. Lehenik, Miren Artetxe bertsolari eta ikerlariarekin arituko gara solasean, Ane Labakarekin batera argitaratu berri duen Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburuaren inguruan. Ondoren, Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalaren erraietara sartuko gara, eta, hain justu, horren inguruan gogoeta egingo du Miren Garate BERRIAko kazetariak, saioa ixteko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Izatetik, existitzera

Irene Arraratsek Simone de Beauvoirren ‘Bigarren sexua’ itzuli berri duenez, gaurko saioan harekin hasi, eta aurrera segituko dugu Miren Amuriza, Lucia Baskaran eta Mari Luz Esteban idazleekin, Durangoko Azokan liburu bana izango baitute. BERRIAko langile eta Eskafandrako kide Ainara Lasak, berriz, puntua jarriko dio podcastari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Bortxak zeharkatuta

Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, bortxakeria horren ondorioez eta aurre egiteko estrategiaz arituko gara. Horretarako, Josebe Iturrioz irakasle eta militante feminista, eta Maite Asensio Lozano eta Oihana Elduaien Uranga BERRIAko kazetariak izan ditugu gurekin.