Kategoriak
Baskonia Zainetan

Baskonia Zainetan 1×01

Lehenengo irratsaio honetarako, hauek izango dira solaskideak: -Xabier de la Fuenterekin Euskal saskibaloia oro ar aztertuko dugu. Askok diote Rafa Muntion Baskoniako ahotsa dela, eta…

Lehenengo irratsaio honetarako, hauek izango dira solaskideak:

-Xabier de la Fuenterekin Euskal saskibaloia oro ar aztertuko dugu. Askok diote Rafa Muntion Baskoniako ahotsa dela, eta egia da, gaztelaniaz… Baina euskaraz hitz egiten badugu, Baskonia eta saskibaloiko ahotsa, ume bat nintzenetik, Xabier izan da…

-Urbix eta Ritxi Guerrarekin, Baskoniari buruzko solasaldia egingo dugu. Biak ala biak kazetari bikainak eta entzute handikoak, izan ere, Euskadi irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian dihardute. Halaber, biak ala biak saskibaloia maite eta jokoa bikain irakurtzen dute, beraz solaskide ezin hobeak dira Baskoniaren egunerokotasuna aztertzeko.

-Oier Bravok eta Mikel Reinak emakumezko saskibaloiari buruz hitz egingo dute, Araskiren bidea ongi aztertuz… Oier guztiz ezaguna da Gasteiz irratiko irratsaioetan eta Mendin ikus dezakegu Araskiren partida gehienetan, eta Mikel, kazetari bikaina izateaz gain (Solobasketen adibidez irakurri dezakezue), emakumezko saskibaloian aditua da.

-Bukatzeko, Araberriri buruz mintzatuko gara Ibai Ruiz de Aretxabaletarekin. Ibai entrenatzailea da; pare bat talde entrenatzen ditu Araberriko harrobian. Hedabideetan, ahotsa ezaguna egingo zaizue baita ere, izan ere Marca irratian aritzen da asteartero

Zinez espero dut gustura geratu izana… eta hala balitz, hurrengo irratsaioetan itxarongo dizuet!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBaskonia zainetan: Saskibaloia Euskaraz bizi nahi? Saskibaloia oro ar, Baskonia, Araski eta Araberri buruzko podcasta.

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude