Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Baltimorreko ransonware erasoa

Baltimorreko ransonware erasoa

Horrela hasten ziren X files telesaileko atal asko. Gertatu dena beste kapitulu bat izan zitekeen, baina ez da fikzioa, errealitatea da; 10.000 ordenagailu baino gehiago bahitu dituzte, ransomware baten eraginez. 600.000 biztanle baino gehiago dituen hiriko zerbitzu asko erasotzaile batzuen kontrolpean daude orain, eta ezingo dituzte berreskuratu xantaiaren dirua ordaintzen ez badute. Horrelako erasoetan gertatu ohi den bezala, ezinezkoa da sistemak berrezartzea.

Programa osoa entzun hemen: Gramofonoa 01×06

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude