Buongiorno, mendebaldeko italiarrok!
Finalmente Italiako Giroa hastear da, eta puntata honetan ez dugu ziklismoaz (eta ziklismoaren bidez, Historiaz) aritzeko aukera galdu. Hauexek dira ascoltatrice maiteok saio honetan gozatu ahalko dituzuen edukiak:
- EditoriELE: Sterrato
- Elkarrizketa: Alfonsina Stradaz, Ottavio Bottecchiaz, Luigi Malabroccaz… insomma, Historia egin zuten ziklistez, eta haiei buruzko komikiez, Jon Tornerrekin.
- Irakurriamo: Eu, Alfonsina (Orfeu Negro, 2019), Malabrocca. Un uomo solo… al fondo (Renoir Comics) eta Bottecchia (Tunué, 2011).
Bukatzeko, tradizione bilakatu legez, hemen duzue gure editoriELEaren testua:
Maite ditugu ondo asfaltatutako errepideak. Maite dugu gure bizitzaren gurpila azalera leun baten gainean irristatzen dela sentitzea, belusezko musu kadentzial horren abaroan igarotzen ikustea zuhaitzak, kilometroak, urtaroak.
Beti ezin da, baina. Eta supituan eskulekuari irmo heldu behar diogu, hartxintxarren triki-traka sartzen zaigu hezur muineraino, bide zaharretako hautsa begietan nola. Bizitza, finean, sterratu zaigula sentitzen dugu.
Sabatini Coletti hiztegitik. Sterrato: Asfaltatu edo zolatu gabeko lurzoru edo bidea.
Estrata berriz (edo aurrenekoz) goxoa izango bada guk geuk jarri beharko ditugu zimenduak. Bitartean eragin pedalei, erakutsi haginak, pilatu amorru txinpartak.
Hau da Quarantazortzi, doppien aldeko asanblada. Eta etsipenari, i-ta-lo-fi-lia.
Irudiaren iturria: http://www.thebikecomesfirst.com/the-fight-to-be-last-at-the-giro-ditalia/
🎧 Entzun podcasta
Gramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.