Gamifikazioa hezkuntzan

Gamifikazioaz asko hitz egiten da alor askotan. Hezkuntzan ere bai. Horizon txosten ezagunak bogan dauden joeren artean sartzen du. Baina zer da gamifikazioa? Eta zer abantaila ditu eskolan aplikatzen badugu? Zer tresna ditu irakasle batek bere gela gamifikatzeko? Maite Goñik 10 minututan azalduko dizu.

Aipatzen diren aplikazioak
Aplikazio gamifikatuak
Duolinguo – hizkuntzak ikasteko aplikazioa.
Fabulous – MOtibatzeko eta ohitura onak bultzatzeko aplikazioa.
SmartyPig – Etxeko ekonomia gamifikatua.

Hezkuntzako aplikazioak, gamifikazioa gauzatzeko
Kahoot!
Classdojo
Minecraft Education Edition
www.gamificatuaula.org

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Identitate digitala, egunero idazten da

Konturatzea kosta egin bazaigu ere, sarean gure identitatea eraikitzen dugu. Eta eraikitzen digute. Zer sare sozialetan egon erabakitzen dugun unetik beretik, txio bat edo mezu bat argitaratzen dugun unera arte… idazten ari gara gure aztarna digitala. Abatarra aukeratzean, edo gutaz albiste bat argitaratzen dutenean, edo guraso askok egiten duten bezala gure seme edo alabaren argazkia munduari erakusten diogunean. Identitate digitala osatzen ari gara. Eta tentuz ez bagabiltza ondorio lazgarriak izan ditzake honek. 

Adituen ahotsak:
Pernille Tranberg: Fake It – to control your digital identity.
What is a digital Identity – Teaching & Learning Innovations CSUCI

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Zer demontre da podcast bat?

ZuZeu Podcast plataforma sortu dugu eta honakoa da gure 0. kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean oran podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Mugikorrak eskolan, bai ala ez?

Frantziar Estatuak mugikorrak debekatu ditu eskoletan. Eta eztabaida hezkuntza komunitatean dago jada: Eskolan mugikorrak bai ala ez? Eta baiezkoa bada zertarako? Tresnak ez dira inoiz berez txarrak, berauen erabilera da egokia edo ezegokia izan daitekeena. Hona hemen gaia 10 minututan azaldua, Maite Goñirekin. 

Erreferentziak:
MSchools: http://mschools.mobileworldcapital.com/
The Newsmakers, should schools ban smartphones?https://www.youtube.com/watch?v=SmW7ztFlkp4
Healthy or Harmful? France bans mobile phones. Hitz egiten duen pertsona, Matteo Bergamini, Youth Platform https://www.youtube.com/watch?v=5hRK0rDGAEs

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Mugikorra ikasketa tresna bihurtzeko app didaktikoak

Hamaika dira Google Play Store app plataforman edo Apple etxearen App Store-an topatu ditzakezun app didaktikoak. Zure mugikorra ikasketarako tresna eraginkor bilaka dezaketenak. Baina zer aplikazio da egokia? Zein gomendagarria? Nora jo dezakegu aholku bila? Maite Goñikazalduko dizu 10 minututan.

Erreferentziak:
SmartPrivial – Pribatutasuna eta sareko identitate digitala lantzeko tribiala. (Android hemen, Iphone hemen.)
Soundtrap – Musika editatzeko eta sortzeko aplikazioa (Android hemen, Iphone hemen)

Toolboxhttp://toolbox.mobileworldcapital.com/

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Artxipelagoa trailerra: ''Ekaitza badator''

Fikziozko podcast berezia eskainiko dizu Eitb podkast atariak udazkenean. Hemen duzu Artxipelagoaren aurrerapena zure belarrien gozagarri. Jantzi aurikularrak, soinu inguragarria hobeto jasotzeko. 
SINOPSIA: Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea.

EiTBk eta ULU Mediak ekoitzitako podcasta da. 

Zuzendariak: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal
Gidoia: Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Aktore lanetan: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakArtxipelagoa: Podkast oinarrizko soinu fikziozko serie distopikoa. Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres, soinu diseinua: Xanti Salvador, ekoizpena: Podcastfilia.

Podcastera harpidetu

02: Epika lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean

“Epika lokatzetan”: Zer da epika? Eta zer ez? Non ikusten dugu epika? Eta non ez? Nork erabakitzen du ze gertakari den epikagarri?
Nola eta nondik eraiki ditzakegu bestelako epikak?
Elkarrizketatuak, Bego Oleaga, Ainhoa Tirapu eta Axun Totorikaguena.
Sinadura, Ainara Lasak.
“Ai gure juaneteak”, Elurre Iriartek.
Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek:  Alan Lomax-en bildumatik “Txapula haundixe”, Space Lady eta Edith Piaf.
Sintonia, Mursegok, Lourdes Iriondoren “Hala ere” kantua birbisitatuz.
Soinu edizioa, Joxe Alkainek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakLokatza: Pentsamendu feministan narrasean, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa eta Lorea Agirre sortzaileek gidatuta.

Podcastera harpidetu

01: Ahotsa lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean

Lokatza podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da, mundua lokatzetan jartzekoa. Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek sortua eta gidatua. 
“Ahotsa lokatzetan”: Zer da ahotsa? Norena da? Nolakoa behar du izan entzuna izateko?
Elkarrizketatuak, Arantxa Urretabizkaia, Begoña del Teso, Uxue Iturrate “Ningra”, Ainize Madariaga eta Arantzazu Loidi.
Sinadura, Uxue Alberdik.
“Ai gure juaneteak”, Yurre Ugartek.
Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek: Tania Tagaq, Meredith Monk, Verde Prato, Ningra eta Chavela Vargas.