Kategoriak
Zaitun

Agur Salvini, agur

Milanen “Ligako komunista” izenarekin da ezaguna. Urte dezente pasa dira Salvinik Padaniako independentzia eskatu eta komunismoaren balioak aldarrikatu zituenetik. Garai hartan, estelada eta ikurriña zituzten kamisetak janzten zituen. Zaila da argazki horiek ikusi eta oilo ipurdia ez jartzea, baina hemerotekak iragana gogoratzeko balio du. Bada, orduan ere arrazista hutsa zen Salvini. Bere kanpaina ez zen Mediterraneoaren beste aldetik datozen iheslarien aurka, Italia hegoaldeko herritarren kontra baizik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude