Ez da erraza Urtzi Izak zer egiten duen zerrendatzea. «Musikan nabil», esan du ‘Dunbala’ saioan egindako elkarrizketan. Musikaria da, eta Otoi proiektuan murgilduta dabil azken boladan; aurretik, Enkore eta Empty Files taldeetan aritu izan da, besteak beste. Teknikaria eta ekoizlea ere bada, eta Bilboko Eten espazio sonoroa baliatzen du bere lanerako. Haren lanean sakontzeko baliatu dute aukera.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.