Irailaren 17an ZINEMALDI ALTERNATIBOA Donostiako Trinitate plazan egin zuen emanaldian EN LA CALLE dokumental elkarrizketatua ikusi ahal izan genuen. Bertan Donostiako kaleetan bizi diren gazte migratuak agertzen dira: duten bizimodua, kezkak, baldintza kaxkarrak, bizi duin bat izateko zailtasunak lana aurkitzeko desioak eta laguntza gutxiak aurkezten dizkigute.
Emanaldiaren ondoren solasalditxo interesgarria sortu zen bertara gerturatutako hiru gazte migratu, Harrera Sareak eta Kaleko Afari Solidariak-eko lagunekin.
Aurreiritzirik gabe entzun beharreko solasaldia da honakoa.
On egin!
______________________
FITXA TEKNIKOA:
Solaskideak: Gazte migratu, Harrera Sarea eta Kaleko Afari Solidarioak
Grabaketa eta edizioa: Maköki
______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
🎧 Ivoox: Labur.eus/MKpod
🎧 Spotify: Labur.eus/MKspoti
🎧 Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
🎧 Apple podcast (iTunes) app-an
📹 YouTube: Labur.eus/MKtube
🌐 Instagram: Labur.eus/MKinsta
🌐 Facebook: Labur.eus/MKface
🌐 Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ e-maila: marrumakulturalak@gmail.com
On egin!
🎧 Entzun podcasta
Marruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.
AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.