Euskal kronista, kazetari eta bidaiari nabarmenetako bat da Ander Izagirre. Munduko bazter urrunetan egon da istorio bila: Australian, Patagonian, Ukrainan eta gure herrian bertan. Distantzia ezinbestekoa da istorio bat ondo kontatzeko, baina, bere hitzetan distantzia hori ez da kilometrotan neurtzen, harriduraz edo jakinminaz baino.
Kapuscinski saria jaso berri du “Potosí” liburuagatik eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.