Azaroaren 11an, MUNDUA ERALDATUZ GOZATZEKO ERREZETA LIBURUAren aurkezpena aprobetxatu genuen, gure hirian egon zen desobedientzia zibileko ekintza handiena gogoratzeko.
2013an, gazte batzuen atxiloketa zailtzeko, hiritarrak beren gorputzak erabiliz, erresistentzia harresi bat sortu zuten gazte hauen inguruan, gerora HERRI HARRESIA izenez gogoratuko zena. Eta asteak eraman zituzten horrela, hainbat ekimen kultural eginik Donostiako Bulebarrean.
Egun hoietan, Bulebarra ASKE GUNEA izan zen hainbat aldarrikapen, manifestazio, kontzertu, hitzaldi etabarrerako.
Gune hori gogoratzeko, zer hobe bertan atxilotuak izan ziren gazteetako bi-ren esperientziak zuzenean jakitea baino? Horretarako Oier Lorente eta Adur Fernandez izan genituen Marruman, eta errepasu itzela eman zioten urte hartako bizipenei: nola ideatu zen desobedientzia hori? nola moldatu zen? nola lagundu zuen herriak?
Hau eta gehiago aurkituko duzu bideo hontan.
On egin!
______________________
FITXA TEKNIKOA:
Hizlaria: Lander Arbelaitz
Solaskideak: Oier Lorente eta Adur Fernandez
Audio grabaketa: Txusta
Bideo grabaketa: Beñat Apala
Audio/bideo edizioa: Maköki
______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Emailez kontaktatzeko:
marrumakulturalak@gmail.com
🎧 Entzun podcasta
Marruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.
AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.