Idazlea eta itzultzailea, poeta eta pentsalaria. Liburu-dendaria eta editorea. Gauza asko da Hedoi Etxarte. Elkarrizketa egin dugun sasoian kaleratu du ‘Sortaldekoak’ (2021, Susa) liburu ederra. Bere azken bigarren poema liburua. Eta Iruñeko Donibane auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigunean, berriz, asteazken goiza da, langileak beharrean daude eta mikak hegan. Sukaldeko mahaian egin dugu solasaldia.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.