Hamaika proiektutan entzun dugu Iban Urizarren tronpetaren hotsa. Musikaria da, musika irakaslea eta, batez ere, aita. Eta ‘Amorante’ gisa sinatzen du bere bakarkako proiektuan, Rodrigo Amarante eta Enrique Morente musikarien nahasketatik sortutako ezizena, bere filiak argiki salatzen dituena. Pandemiak Elgoibar gorriz margotu duen egun batean egin dugu hitzordua musikariaren gotorlekuan.
Jantzi kaskoak eta adi!
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.