Ordenagailua pizten dugunean mundu digitalera leiho bat zabaltzen dugula esan nizuen aurreko saio batean. Eta lehio horretatik gure etxera inolako arriskurik ez sartzeko egin genezakeenaz ere hitz egin genuen. Baina… zer egin dezakegu etxeko atea zabaldu eta gu garenean interneteko oihan zabalean barrena abiatzen garenak? Sarea modu desegokian edo segurtasunik gabe erabiltzeak dakartzan arriskuei buruz arituko gara gaurkoan.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?