Podcastak modan daude. Ez da bazterretara begiratu besterik egin behar konturatzeko jende guztiak dituela ahotan. Podcast bat zer den dagoeneko azaldu genuen kapitulu pilotuan, baina, errepaso bat emango diogu. Eta urrunago joango gara, podcastak hezkuntzan nola erabili ditzakegun azaltzeko. 10 minututan, Maite Goñirekin.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?