Kaixo, entzule! Askotan galdetzen didazu ea zein aplikazio dauden jarduera digitalak prestatzeko ikasleentzat. Gaurko saioan hainbat erreferentzia emango ditugu eta horiekin zer egin daitekeen aipatuko dugu.
Itxialdian irakasle askok zailtasunak izan dituzte jarduerak bidaltzean ikasleei. Batzuetan PDF moduan bidali dizkiete eta ikasleek inprimatu, bete eta argazkia bidali dute bueltan. Gaur horren alternatiba interaktiboak aipatuko ditugu.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?