Seguru gaudela uste dugu, eta askotan erdizka uzten ditugu gauzak. Segurtasun faltsuaren uste hortaz baliatu liteke edonor, gure ordenagailura sartzeko. Aurreko saioan suebakien inguruan hitz egin genizun, eta gaurkoan bestelako arma batzuk ezagutuko ditugu: Segurtasun kopiak, eguneraketak eta baimenak. Eta garrantzizkoena, gure baitan dagoen jakintza, tranpak, amarruak eta bestelakoak ekiditeko.
Jantzi kaskoak eta adi!
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?