Gomutan hartu ditut gure amama Anparo Etxaururen paperak. Gordeak zituen Gernikako bonbardaketa zela eta Francozaleek zabaldutako berripaper batzuk. Horietan Gernikako bonbardaketa irudiak agertzen ziren. Etxeak lurrarekin berdinduak, gerraren suntsipena, hildakoak.
🎧 Entzun podcasta
Berria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.