Pandemia lehertu denetik gora egin du telelanean jarduteko aukera. Hasieran, kontziliaziorako aukera eman zezakeenaren ustea zabaldu zen, baina orain, hainbat ikerketek ondorioztatu dute andreengan are zaintza lanen zama areagotu egin dela. Horri buruz arituko gara oraingoan Matxalen Legarreta, Amaia Astobiza eta Nora Salbotxekin.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.