Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Euri eguna New Yorken

New Yorken, euria ere handia da, eskerga, baina nekez luzatzen da egun batez baino gehiago. Hori bai, egiten duenean zaparrada ikaragarria da, ordu gutxitan litro ugari egiten ditu, kaleak eta espaloiak osinez betez.
Halako euri jasa izan zen aurrekoan. Banentorren janaria erosita supermerkatutik. Oinez ezin egin eta saiatu nintzen taxi bat geratzen, lau poltsa eskuetan, aterkia ez dakit non, taxia ohartarazteko besoa ezin altxatuta.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude