Saio honetako gaia entzule batek proposatu beharrean, Maite Goñik berak ekarri du mahai gainera. Azken aldian hezkuntzan joera da IDU delakoa, Ikaskuntza Diseinu Unibertsala. Baina zer da? Nondik dator? Eta garrantzitsuena, zertan hobetu dezake ikaskuntza prozesua? Josi Sierrak azalduko digu. urte askotan lan egin du Berritze Gune Nagusian eta aditua da IKTetan.
Jarri kaskoak eta entzun!
Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua!
https://www.patreon.com/zuzeupod
Bidali zure galdera
10 minututan Telegram:
https://t.me/hamarminututan
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?