Kategoriak
Zaitun

Lampedusako medikua

Gianfranco Rosi zinemagilearen ‘Fuocoammare’ dokumentalean ikusi nuen lehen aldiz Pietro Bartolo. Ordenagailuaren aurrean, migratzaileez beteriko egurrezko ontzi baten argazkia deskribatzen ari zen. “Ontziaren bizkarrean lehen mailako migratzaileek bidaiatzen dute, 1500 dolar ordaintzeko gai direnak. Azpian berriz, bigarren mailakoak. Eta azkenaren azkenak, itsasontziko sotoan doaz”, deskribatu zuen hunkituta.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude