Post honetan Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Italiako Giroari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Ibilbideari errepasoa: aurtengo urtean Irlandatik abiatuko da Giroa.
– Erlojuaren kontrako hiru etapa izango dira, bakoitza mota ezberdinetakoak: taldekakoa, bakarkako arrunta eta krono-igoera. Esprinterrek ere 8-9 aukera izan ditzakete.
– Hautagaiak nagusiak: bitik bat aukeratu behar da eta aztertzen den aspektuaren baitan bataren ala bestearen alde egin daiteke.
– Beste hautagaiak: zein izango dira podiumaren inguruan lehian izan daitezkeenak?
– Igotzaileak: taldeko liderrak, etapa ehiztariak edota lehen euskaldunaren puntuak jasotzearen alde egingo dugu?
– Azkarrak: esprinterren aukeraketak bere garrantzia izan dezake, batez ere Giroaren lehen zatian.
– Beste azkarrak: zalantza asko sortzen dituen multzoa. Kontuz esprint bideratzaileekin.
– Besteak: zein irizpide erabili multzo honetan aukeraketa egiteko?
🎧 Entzun podcasta
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.