Podcast honetan Igor Gonzalez de Galdeanoren Euskaltel berriaz aritzen dira Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban), Hibai Martinez eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Hona hemen eztabaidan jorratutako zenbait puntu:
– Igor Gonzalez de Galdeanok lehen helburua lortu du. Gaur jakin dugu Euskaltel berriak World Tour lizentzia izango duela.
– Baina beharrezko al da World Tour lizentzia? Zeren ordainetan?
– Ivan Velasco eta Amets Txurruka alboratuak izan dira. Honek Euskaltel-Euskadi taldean izandako zenbait txirrindulari ohiek eskutitz bat idaztea ekarri zuen taldearen izaera aldaketak kezkatuta.
– Euskaltel berriak fitxatutako atzerritarrek ze suposatzen dute? Zein izango da hurrengo urtean beraien papera?
– Gaia zuzen ez da eraman. Komunikazio gabezia nabarmena sumatzen dute solaskideek prozesu guzti honetan.
🎧 Entzun podcasta
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.