Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Dauphiné Kriteriumaren ibilbideari eta txirrindulariei errepasoa egiten diete:
– Ibilbidearen inguruko argibideak. Zein aldaketa daude iaztik? Zein motatako txirrindularientzat da egokia aurtengo ibilbidea?
– Multzoen azterketa. Iazko podiumetik hasi eta Tropelako multzo bakoitzeko txirrindularien inguruko iritzia, beti ere kiniela egiteko irizpideen baitan.
🎧 Entzun podcasta
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.