Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#55.- Ane Irazabal, kontatzea ez da laguntzea

EiTBren korrespontsala da Berlinen eta Kiev hirian zegoen Errusiak Ukraina eraso zuenean. Haurdunaldia zela medio herrialdetik alde egitea erabaki zuen, kontraesan artean. Cairon, Palestinan, Italian eta beste hainbat lekutan izan da informatzen. Eta etorkizunean ere albistea dagoen lekuan izango da. ‘Awlad’ dokumentala egin zuen 2019an Cosimo Caridi bikote eta lankidearekin batera, munduko txoko ezberdinetan bizi diren haur errefuxiatuen bizitza jasotzen duen pelikula. Udaberria da Berlinen etxeko ateak zabaldu dizkigunean.
Kapituluan Mikel Elgezabal eta Paulina Miuk interpretatutako ‘Zelenaya Vyshnya’ abestia sartu dugu. Guernicaplatz-en zuzenean grabatua.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude