Kategoriak
Tropela Podcastak

#49 Tropela.net podcastak: Vuelta 2011. Ibilbide eta txirrindularien azterketak

Dagoeneko Vuelta 2011ko bi podcastak entzungai dituzue, bai txirrindularien ingurukoa eta aurrez argitaratu genuen ibilbidearen ingurukoa ere. Txirrindularien azterketa Axier Sukia, Eneko Garate (@egarate) eta…

Dagoeneko Vuelta 2011ko bi podcastak entzungai dituzue, bai txirrindularien ingurukoa eta aurrez argitaratu genuen ibilbidearen ingurukoa ere.

Txirrindularien azterketa

Axier Sukia, Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta 2011an oraindik ziur ez badakigu ere, parte hartuko duten txirrindulariez dihardute podcast honetan. Oraindik oso goiz da eta taldeek ez dituzte beren bederatzikoak zeintzuk diren esan oraindik nahiz eta badakigun zenbait ziur izango direla, Igor Anton edo Nibali kasu. Solaskideek aurtengo Vueltak izango duen ibilbidea ikusita, aurrean izan daitezkeen txirrindulariez hitz egiten dute. Horretaz gain zenbait txirrindulari Munduko txapelketa prestatzeko aprobetxatuko dutela Vuelta hau gogora ekartzen dute. Talde ezberdinen aipamena ere egiten dute eta horien artean Caja Rural aurten nola ez duten gonbidatu aipatzen dute.

Ibilbidearen azterketa

Axier Sukia, Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta 2011ren ibilbideaz dihardute podcast honetan. Ibilbidean izango diren etapen ezaugarri eta profilez aritzen dira. Euskal Herritik pasatzearen polemikaz ere aritu dira. Zalantzarik gabe Tropelan Vueltako kiniela egiteko kontutan izan beharrekoak aipatzen dituzte.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude