Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman duenaren inguruan aritu dira. Hauek dira jorratzen dituzten gai nagusiak:
– Kronika: Gilberten nagusigoa Vanenderten laguntza bikainarekin. Samuel Sanchezen adierazpenak lasterketaren ondoren.
– Euskaldunak: Haimar Zubeldiaren jarrera eta emaitza.
– Bitxikeria: Tropela maillotaren presentzia Donostiako Klasikoan.
– Gure Tropela: “berrio” erabiltzailearen garaipena. Kinielan izandako aukeraketen inguruko hausnarketa.
Aurreko podcastak hemen dituzu.
🎧 Entzun podcasta
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.