Borak gaurkoan ere sua piztu du 2020ko Frantziako Tourreko 14. etapan tropeleko gizon azkarrak, tartean maillot berdearen jabea den Sam Bennett (DQT), atzean utziz. Horixe baitu helburu Borak, Bennettek duen maillot berdea. CCC taldearen laguntza izan du baina etekina atera diona Krag Andersen (SUN) izan da. Saganek (BOH) erregulartasunerako puntuak biltzea besterik ez du lortu azkenean.
Hau eta biharko 15. etapa garrantzitsu horren ingurukoak aztertzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.
🎧 Entzun podcasta
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.