Kategoriak
Berria Zaitun

4-4 Margarito Martinez

Margarito Martínez 2017ko udan ezagutu genuen. Tijuanan geunden mugaldeko harresiaren gaineko erreportaje bat grabatzen, baina uda horretan beste gertakari batzuk jomugan jarri zuten Mexikoko hiria. Joaquín Guzman ‘El Chapo’ droga trafikatzailea atxilotu ostean, Tijuana kartelen arteko gerraren agertoki odoltsua bilakatu zen. Egunero batez besteko bost hilketa zenbatzen zituen poliziak. Sikarioak elkarri tiroka ari ziren, alde bateko zein besteko droga kartelek hiriaren kontrola eskuratu nahi zutelako. Behin Tijuanako agure batekin hizketan aritu nintzen eta zera esan zidan: “Guk AEBetara droga esportatzen dugu eta haiek armak inportatzen dizkigute. Hori da gure penitentzia”.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude