Hogeita hemeretzigarren atalean ofiziokide batek zabaldu digu atea. Argia astekariko kazetaria da, kazetari zorrotza, kritikoa. Boligrafo gorria astintzen duen horietakoa. Ahoan bizarrik gabe hitz egiten duena. Euskal kultur kazetaritzako luma nabarmenetako bat ezbairik gabe. ‘Ez gara neutralak’ argitaratu zuen 2019an, Argia astekariaren 100 urteko ibilbidea eta kazetaritza jorratzen zuen liburu interesgarria. Normalean istorioen atzetik ibili ohi bada ere, atala grabatu dugun sasoian eszedentzian harrapatu dugu, aita izan baita berriki. Etxeko saloi argitsuan egin dugu elkarrizketa.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.