Espero bezala, 2019ko Frantziako Tourreko 17. etapan ihesaldiak izan du protagonismoa. Bertan bi euskaldun izan baditugu ere, Trentin (MTS) izan da indartsuena eta bakarrik iritsi da helmugara. Gorka Izagirre (AST) Omar Frailerekin (AST) ihesaldian izan bada ere, azkenean 6. postuarekin konformatu beharrean izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider.
Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcast honetan, aipatutakoaz gain, Rowe (INS) eta Tony Martinen (TJV) arteko hika-mikaz aritzen da. Ondorioz Tourreko antolakuntzak lasterketatik kanporatzea erabaki badu ere, badirudi taldeak saiakeretan direla bi txirrindulariek jarraitu ahal dezaten. Azken erabakia bihar 11:00etan jakingo da.
Bihartik aurrera Alpeetako hiru etapa izango dira, aurtengo Tourreko garailea erabakitzeko etapak hain zuzen ere.
🎧 Entzun podcasta
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.