Zinemaldiaren zazpigarren egunean, tarte bat hartu dugu aurtengo filmei eta Zinemaldiaren zenbait erabakiri ikuspegi feministatik heltzeko, Amaia Garcia zinema kritikariarekin.
Lehen Planoan, Aitor Merino izan dugu. Bere familiaren erretratu pertsonal bat egin du ‘Fantasía’ filmean, eta xehetasun gehiago eman dizkigu.
Uxue Arzelus kritikariak Perlak ataleko bi film aztertu ditu: Sean Bakeren ‘Red Rocket’ eta Jane Campionen ‘The power of the dog’.
Urtzi Urkizuk bere zutabea ekarri du Kursaaleko zubitik, cowboy kapela jantzita.
🎧 Entzun podcasta
Berria | 25. fotograma: Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa… Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.