Elkarrizketa honekin negar egin dut, haserretu naiz, mina barne-barnean sentitu dut. Existitzen ez den Gurasoen Alienazio Sindromea (GAS) egotzita haurraren tutoretza kendu zioten Irune Costumero Estévezi. Bikotekideak emandako tratu txarrak salatu ostean infernu gogorragoan topatu zuen bere burua.
🎧 Entzun podcasta
Ama(t)Asunak: Amak. Amatasunak. Gozoak eta garratzak. Amatasunaren asunak. Amatasun askeak, amatasun feministak. Amatasunen inguruan, amatasun feministez, ikuspegi anitzez, esperientzia eta iritzi desberdinez beteko dugu urteetan ikusezin bihurtu den espazioa. Guztiok ama ez bagara ere, guztiok alaba garelako. Sabeletik Munduraren podcast hau, nik, Nahia Alkorta Elezgaraik gidatua da. Informazioa boterea dela eta informaziorik gabe erabaki askerik ez dagoela uste dut. Horregatik, 2013. urtetik haurdunaldi aurretik hazierara bideraturiko informazioa euskaraz eskaintzen dihardut. Podcast honetan ikuspegi desberdinetako emakumeak izango ditut bidela