Asiarrak

Astearte gauean Atlantan hildako zortzi pertsonetatik sei asiar jatorriko emakumeak ziren. Emakume eta asiar izatearren tirokatu zituztela uste da. Asiar jatorriko estatubatuarren aurkako erasoak hazi egin ziren iazko urtean. 3.800 eraso salatu ziren guztira. Trump presidente ohiak zerabilen hizkera arrazistak ez zuen lagunduko giroa baretzen. Covid 19 aipatu beharrean “virus txinatarra” esaten baitzuen edo “Asiako virus-a”.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

03 – Demokraziaren festa

Demokrazia sinesgarritasuna galtzen ari den bolada honetan, monarkek beharrezkotzat jo dute herri xehearekin sistema horri buruz egin duten azterketa serio eta objektiboa partekatzea.

Eskerrak herria ilustratzeko gogoa eta gaitasuna duten monarka zintzoak ditugun, zeintzuek, ongi informatuta egon gaitezen, komunikabide egokiak bermatzeko asmoa duten.

Gora Nafarroako monarkak! 🍻👑

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGaragortea: Entzun, entzun, jende ausarta!

 

 

 

Podcastera harpidetu

066.MKpod. SOLASALDIA || BALIO DUTE Pelaxekin (2021-03-05)

Gure gertuko proiektuak kontutan izanda, hilabete hontan, BALIO DUTE proiektua hobe ezagutzera gerturatu gara. Gure hirian badira musikari ezberdinak elkartuz sortu duten kolektibo hau, eta kolektibo honen musikari bat den Pelax-ekin egin dugu solasaldia.

FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Unai Pelayo
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
Musika: Pelax-en “Balio dute” eta Burrundaria soinu bandako abesti guztiak.

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
YouTube: Labur.eus/MKtube
Telegram: Labur.eus/MKtele
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

#463 Tropela.eus podcastak: 2021eko Milan-Sanremo

2021eko Milan-Sanremo, 112. edizioa

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Milan-Sanremoan ikus dezakegunaren inguruan aritzen dira. Bertan ibilbidea nolakoa izango den gogora ekartzeaz gain, Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Zalantzarik gabe, lehia hiru hautagai nagusien artean kokatzen dute: Alaphilippe (DQT), Van Aert (TJV) eta Van der Poel (AFC).


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

04-iraultza

Iraultza osoa behar da. Iraultza zaintzari balioa emateko.Iraultza kapitalismoari aurre egiteko.Iraultza teknologikoa, ekologikoa, soziala…Amatasun feministak ez dira nahikoa haur eta nerabe feministak hezteko. Aintzane Muguruza Mendarte informatikari eta komunikatzailearekin solasaldia.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakAma(t)Asunak: Amak. Amatasunak. Gozoak eta garratzak. Amatasunaren asunak. Amatasun askeak, amatasun feministak. Amatasunen inguruan, amatasun feministez, ikuspegi anitzez, esperientzia eta iritzi desberdinez beteko dugu urteetan ikusezin bihurtu den espazioa. Guztiok ama ez bagara ere, guztiok alaba garelako. Sabeletik Munduraren podcast hau, nik, Nahia Alkorta Elezgaraik gidatua da. Informazioa boterea dela eta informaziorik gabe erabaki askerik ez dagoela uste dut. Horregatik, 2013. urtetik haurdunaldi aurretik hazierara bideraturiko informazioa euskaraz eskaintzen dihardut. Podcast honetan ikuspegi desberdinetako emakumeak izango ditut bidela

Podcastera harpidetu

Ez ditzagun ahantz

New Yorkeko Metropolitan Museum-eko artelanen artean, Ponpeia aldeko freskoak dira altxorretako bat. Vesuvio sumendiak eztanda egin zuenean, 79. Urtean, Boscoreale izeneko etxaldea errautsez estalia geratu zen. Fannius Synistor izeneko bankari baten bizilekua zen. XIX. mendearen bukaeran, industen hasi zirenean, freskoekin apaindutako egongela zoragarri bat aurkitu zuten, bere horretan, denbora igaro ez balitz bezala, bi mila urtean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Hidrogenoa: mirarizko energia garbia ala energiaren multinazionalen iruzurra?

Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute Bilbon otsailaren 22an, EAEko 78 erakunde publiko eta pribaturen artean. Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapiak solemnitatez adierazi du, trantsizio energetikorako eta klima aldaketaren aurkako borrokarako hidrogenoa ezinbesteko elementua denez, EAEri beharrezkoa zaiola esparru horretan posizionamendu estrategikoa hartzea, ahal den neurrian Europatik iritsi behar duten funts berriekin –400 milioi euro daude eskatuta– baina baita horiek gabe ere. Hidrogenoak salbatuko ote gaitu energia krisitik eta klimaren zoratzetik?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

02 – Endika Mexika

Nafarroako monarkak oso kezkatuta daude hainbat konturekin:

– Frantziak ez du monarkarik
– Afizio problematikoak dituzten etorkinak etor litezke Nafarroara
– Iruindarrek ez dute alkate egokia hautatu (DEMOKRAZIA FAIL)

Baina kontu horietarako guztietarako konponbideak dituzte. Eskerrak!

Gora Nafarroako monarkak! 🍻👑

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGaragortea: Entzun, entzun, jende ausarta!

 

 

 

Podcastera harpidetu

Maite Arroitajauregirekin elkarrizketa, Goya saria jaso berritan

Urtebeteko ibilbidea egin du ‘Dunbala’ podcastak, eta urtemugak beste albiste pozgarri batekin egin du bat. Izan ere, aste honetan jaso du Maite Arroitajauregi musikariak Espainiako zinema Akademiak ematen duen Goya saria, Aran Callejarekin batera ‘Akelarre’ filmerako egindako musikarengatik. Lan horretaz eta Mursegoren hurrengo proiektuez luze eta zabal mintzatu da Arroitajauregi.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu