Hodeia ez da existitzen 04

Azkeneko saioan hilabeteko albisteez gain, Iratxe Esnaolari datuen jabetzaren inguruan egindako elkarrizketa izan dugu hizpide eta mundu-mailako itzalaldi teknologiko baten aurrean zer gertatuko litzatekeen hausnartzen aritu gara Don DeLillo idazlearen “Isiltasuna” liburuaren baitan

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Ontza

Elur urtea izan da aurtengoa New Yorken. Zuhaitzek, hostoak galdu eta horien ordez elur malutak jasotzen hasi ziren oso goiz. Central Parkeko lakua izoztuta egon da eta jendea ikusi dugu ur gainean patinatzen eta baita oinez ere. Umeentzat, eta beraiekin geunden helduontzat, jolasa zen edozein aldapatan behera irristatzea. Batzuk hartz polarrak ere irudikatu dituzte elurrarekin, klimaren aldaketa salatzeko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Klimaren alde zuhaitzak landatu behar dira… baina Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa erem

Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako “karbono neutral” izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako izeia deitu koniferoak ikusten dira lur-estali eskualde askotan. Leitrim konderri pobretuan herritarrak ari zaizkio aurre egiten basogintza industrialari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu