Lotura bilduma 2019-04-05

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma.

The post Lotura bilduma 2019-04-05 appeared first on etzi.pm.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

#3 Podcastak.eus: “Baskonia Zainetan”

Denbora luzearen ondoren, Podcastak.eus-en hirugarren saioa duzue hau. Bertan lehen gonbidatua elkarrizketatzen dugu, Joseba Sanchez. Joseba “Baskonia Zainetan” podcasteko arduraduna da, eta gure podcastaren helburuari jarraiki, bere podcastaren inguruan aritu gara: zergatik sortu zuen, nola grabatzen duen, kolaboratzaileak, teknika,… Seguru Josebak bere podcastaren inguruan kontatzen dituenak oso interesgarriak irudituko zaizkizuela. Saskibaloia gustukoa baduzue, “Baskonia Zainetan” jarraitu beharreko podcasta duzue.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu

T1-E2 – Bipareta: ZuZeuren #10yearChallenge eta hauteskunde maratoia

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: ZuZeu.eus orainkariak 10 urte bete ditu aurten. Mikel Lasa, Etxepare institutuko komunikazio arduraduna etorriko da Biparetako mahaira, ZuZeuren sortzaile izan zena 2009an. Kazetaritza eta testuinguru digitala izango ditugu hizpide.

Bigarren pareta: Radio Euskadiko Bulevard saioko kazetari, Iñaki Larrañagak hauteskunde aurrekanpainaren hasiera ekarri digu. Gainera Endika Nuñez datu kazetaritzan aditua denak (El País eta El Diarion egin du lan, besteak beste) inkesten tracking-az hitz egingo digu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Baskonia Zainetan 1×09

Aste honetan, Baskonia Zainetanen kalkulagailua atera dugu. Baskonia Top-8an sartuko ote da? Araski playoffetan sartuko ote da? Gaur aukera guztiak aztertu ditugu;

Baskoniaren aukerak, Imanol Magro eta Urbixen esker
Araskiren aukerak, Oier Bravoren eskutik.

Baietz bi taldeek xedea lortu!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBaskonia zainetan: Saskibaloia Euskaraz bizi nahi? Saskibaloia oro ar, Baskonia, Araski eta Araberri buruzko podcasta.

Podcastera harpidetu

#309 Tropela.eus | 2019ko Flandriako Tourra

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira parte-hartzaileak eta bertan 2019ko Flandriako Tourraz aritzen dira, bai gizonezkoena zein emakumezkoena. Izan ere Tropelak aurten estreinakoz emakumezkoen lasterketa ere gehitu baitu bere egutegira.

Hemen kinielak prestatzeko iritziak aurkituko dituzu. Hori bai, adi adi entzun beharko duzu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

T1-E2 – Gamifikazioa hezkuntzan

Gamifikazioaz asko hitz egiten da alor askotan. Hezkuntzan ere bai. Horizon txosten ezagunak bogan dauden joeren artean sartzen du. Baina zer da gamifikazioa? Eta zer abantaila ditu eskolan aplikatzen badugu? Zer tresna ditu irakasle batek bere gela gamifikatzeko? Maite Goñik 10 minututan azalduko dizu.

Aipatzen diren aplikazioak
Aplikazio gamifikatuak
Duolinguo – hizkuntzak ikasteko aplikazioa.
Fabulous – MOtibatzeko eta ohitura onak bultzatzeko aplikazioa.
SmartyPig – Etxeko ekonomia gamifikatua.

Hezkuntzako aplikazioak, gamifikazioa gauzatzeko
Kahoot!
Classdojo
Minecraft Education Edition

https://www.gamificatuaula.org/

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

#01.- Felix Arkarazo: ''Vegeta'' da San Mameseko esataria

Bikoiztaile ezaguna da Felix Arkarazo eta txikitako marrazki bizidun askotako pertsonaiek beren ahotsetik hitz egin izan dute. Askok Goenkaleko ertzain buru bezala ezagutu zuten, aktorea ere bada eta. Athletiken golak ozen iragartzen ditu San Mamesen. Bera da ‘Barruan Gaude’ saioko lehen protagonista. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu. Bere etxean sartu nahi duzu?
 

 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

#00.- Pilotua. Izaskun Perez: Zer demontre da podcast bat?

Honakoa da Barruan Gaude-ren  0.kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean orain podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu. 
Eta gainera: Hemendik aurrera astero astero entzun ahal izango duzu Barruan Gaude saioa, Oier Aranzabalekin.
 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu