#4 Podcastak.eus: ZuZeu Podcast

Laugarren saio honetan bigarren gonbidatu bat izan dugu: Oier Aranzabal. Oier ZuZeuko koordinatzailea dugu egun eta proiektua 10 urte bete dituen honetan, ZuZeu Podcast ezagutzera eman dute.

Plataforma berri hau hiru podcastekin abiatu dute Oier buru dutela:

Proiektuaren inguruko xehetasun guztiak biltzen saiatu gara podcast honetan aurkituko duzun elkarrizketan.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu

#311 Tropela.eus | 2019ko Paris-Roubaix

Igande honetan jokatuko da Frantziako Paris-Roubaix klasikoa famatua. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bereziki txirrindularien eta Tropelako kinielari errepasoa emateko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

S1-E3 – Bipareta: Zer da arriskutsuagoa, euskaraz ez dakien makina ala politikari zelataria?

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Common Voice ekimena martxan da eta Librezale elkarteak makinei euskaraz irakasteko prozesuan parte hartzera dei egin du. Etorkizunean audioak berebiziko garrantzia izango du, besteak beste, gailu ugari ahotsaren bitartez erabiliko ditugulako. Anartz Bilbao eta Oier Aranzabal ZuZeuko kazetariekin hitz egingo dugu gaiaz.

Bigarren pareta: Noticias de Gipuzkoako kazetari Jurdan Arretxek hauteskundeak ezin ditu burutik kendu. Bere lana baita politikaren alorrean gertatzen dena zuri kontatzea. Gaurkoan PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek Euskal Herrian antolatu dituzten hiru mitinez eta Datuen Babeserako lege organiko polemikoaz ariko da Beñat Hach Embarek lagun. Ez zaitzatela zelatatu!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

MKpod. HITZALDIA || KONTRATU SEXUALA (2019-03-14)

Karole Pateman-en “kontratu sexuala” liburu itzuliaren aurkezpena

FITXA TEKNIKOA:
Hizlariak: Maialen Berasategi.
Grabaketa: Maköki.
Edizioa: Txusta.
Kudeatzaileak: Erruben eta Maköki.

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram APPan: “Marruma Kulturalak”
Kontaktua: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

2019-03-14 hitzaldia – KONTRATU SEXUALA

Karole Pateman-en “kontratu sexuala” liburu itzuliaren aurkezpena

FITXA TEKNIKOA:
Hizlariak: Maialen Berasategi.
Grabaketa: Maköki.
Edizioa: Txusta.
Kudeatzaileak: Erruben eta Maköki.

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram APPan: “Marruma Kulturalak”
Kontaktua: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Hitzaldiak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Baskonia Zainetan 1×10

Aste honetako irratsaioa, prest!
• Baskoniako Top-8rako sailkaketa sakon aztertuta (3.minututik aurrera)
• Baskonia eta Araskiri buruzko solasaldia Iruri knörr eta Ainara Arratibelekin (6.minututik aurrera)
• Zalegoaren aburua, Xabi Herranen eskutik (32. minututik aurrera)
• Araberriren aldarte latza Ibai Ruiz de Aretxabaletarekin (39. Minututik aurera)

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBaskonia zainetan: Saskibaloia Euskaraz bizi nahi? Saskibaloia oro ar, Baskonia, Araski eta Araberri buruzko podcasta.

Podcastera harpidetu

S1-E3 – Jarri MOOC bat zure bizitzan

Arraina platerean ala arrantzan ikasi, zer nahiago duzu? Hezkuntzak ikaragarri eboluzionatu du azken hamarkadetan. Sareak eta tresna teknologiko berriek norbanakoari eta bakoitzaren erritmoari doitutako ikastaroak sortzeko bideak eman ditu. Ez dakizu zer den MOOC bat? Eta SPOOC edo NOOC bat? Ba adi Maite Goñiri, 10 minututan azalduko baitizu.

Ingeleraz mintzo diren ahotsak:
Anant Agarwal, Edx-eko burua.
Sophie Dandache, Dislexian aditua.

Aipatutako baliabideak:
Miriadax.net
Coursera.org
Udacity.com
Edx.com
Codecademy.com
Mooc.es

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

#02.- Ilaski Serrano: Euskal musikarien bidaia laguna

Herri txikia du ihesbide. Gotorleku batzuetan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizitza osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB1ean gero. Bere etxeko maratilan giltza sartu eta atea zabaldu digu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

#2 – Euskal musikarien bidaia laguna – Ilaski Serrano

Herri txikia du ihesbide. Gotorleku batzutan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizi osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB1ean gero. Bere etxeko maratilan giltza sartu eta atea zabaldu digu.

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

#310 Tropela.eus | 2019ko Euskal Herriko Itzulia

Astelehenean abiatuko da 2019ko Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik. Ohi bezala, Tropelako kide diren Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikrofonoetara hurbildu dira beste behin 6 etapez osatutako Itzuli hau aztertzeko. Bakarkako erlojupekoarekin ekingo diote eta Eibarren amaituko da. Tropelako kiniela egiteko ezinbestean entzun beharreko podcasta.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu