Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#19.- Itziar Ituño – Bizitzan errebeldea, fikzioan polizia

Itziar Ituño aktorea da. Goenkalen egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain ‘La Casa de Papel’ telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Egunetik gauera milaka eta milaka zale batu ditu Instagramen 2,4 milioi jarraitzaile izatera (2019ko azaroa) iritsi arte. “Influencer”a izanagatik ere zenbait lan galdu ditu, espainiar ultra eskuinak bultzatutako boikot kanpainak direla medio. Polemikoaren etiketa jarri diote, baina, horrek Netflix etxeari bost axola. La Casa de Papelen 4. denboraldia iragarri dute jada, eta Murillo inspektoreak pisuzko papera izaten segiko du bertan. ‘Hil Kanpaiak’ Imanol Rayoren pelikulan parte hartu du Eneko Sagardoy aktorearekin batera. Deskantso egunak dituen arren, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude