Plaza. Plaza da elkargune. Plaza da harremanen gune. Plaza da presentzia. Plazan falta gara emakumeak.Plazan falta gara amak. Plazan sor daiteke plazera. Eta amatasuna izan daiteke gozagarria.Eta izan daiteke indarkeriak zeharkatua. Ines Osinaga Urizar musikaria eta plazandrearekin solasaldia.
🎧 Entzun podcasta
Ama(t)Asunak:Â Amak. Amatasunak. Gozoak eta garratzak. Amatasunaren asunak. Amatasun askeak, amatasun feministak. Amatasunen inguruan, amatasun feministez, ikuspegi anitzez, esperientzia eta iritzi desberdinez beteko dugu urteetan ikusezin bihurtu den espazioa. Guztiok ama ez bagara ere, guztiok alaba garelako. Sabeletik Munduraren podcast hau, nik, Nahia Alkorta Elezgaraik gidatua da. Informazioa boterea dela eta informaziorik gabe erabaki askerik ez dagoela uste dut. Horregatik, 2013. urtetik haurdunaldi aurretik hazierara bideraturiko informazioa euskaraz eskaintzen dihardut. Podcast honetan ikuspegi desberdinetako emakumeak izango ditut bidela