Herdoila kentzeko programa duzue hau. Berriz mikrofono bati berba egiten ikasi behar izateko beste denbora egon naiz ezein irratsaiotan kolaboraziorik egin gabe. Eta are denbora gehiago Audacity erabili gabe (@okerreko, zure musika gehiegi apurtu ez izana espero dut).
Hortaz, hori aurkituko duzue Laborategian podcast-eko zero programan, herdoila kentzeko helburuarekin, mundu digitalean ezinbestekoak ditugun pasahitzak kudeatzeko nire modua zein den azaltzeko egin dudan zero saioa. Hasiera-hasieratik aipatu nahi dizuet (podcastean bertan ere esaten baitut): ez da munduko sistemarik seguruena, baina segurtasuna eta erosotasuna bat egiten duten puntu horietan mugitu ohi naiz eta horixe egitea gomendatu nahi dizuet zuoi ere.
Podcastean erabiltzen dudan musika OLOR taldearena da, βZerua urezβ diskokoa, disko horren hiru kanta erabili ditut. Disko osoa entzun nahi baduzue nahikoa duzue beraien webgunera jotzearekin.
Datorren hilabetean hobeto! Bitartean, zernahi izan!
Mugitzen da!
π§ Entzun podcasta
Laborategian: Nire helburua beti izan da software librea, teknopolitika eta pribatutasunaren inguruko hausnarketa kritiko pertsonalak jendarteratzea eta azken urteotan audio eta bideo formatuak izan duten gorakada ikusita, nik ere baliatu nahi nituen. Baina ez naiz kamara baten aurrean jarriko.